XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JOKUE ERRENTA?... OBA OILLUE ERRETA!.

Probak, pelota-partiduek, bola-tokixok.

Bai, euskaldunen tarte beti izen da eta izengo da trabesa, drogie eta etxe inguruko aldrebesa.

Lepue okertu, gerrixe makurtu, gorputze zigortu bierrien lanien egunero, ordu luzietan... zertarako?.

Atzamar bat, amarretik atzamar bat bakarraz, jarritxe, nasai, prontoien peloten edo plazan idi-bei buztarrixon aurrien, errez-errez irabazteko dirue, neurri barik.

Gero, jarraitxu musien edo julepien, kopa petrala barrurutz, zierro txokorro ezpanien, eta aurrera mutillak!.

Artietan, andra koitxadue etxien.

Umiek oeratu, lixibie ekiñ, ankak aunditxute, begi-barrenok illundute, ule-tximak bigurtute, deskanie buru boltan, errementau ez beste danok.

Andra orren aurrera, gabeko irurek jota gero, aor dator bere gizona, Joxe, irribarrez, arpegi lustrauaz, zierro puruan lurrunaz.

Binbilli-bonbolo mozkorraz.

Eta esku artien mille pezetako berde izera bategaz.

- Joxepa, Joxepa! Neure andra maite ederrori diño paltsokerixan ara emen mille pezetako paper barri barrixe.

Bixer....

Eziñ amaitu bere berbetie.

Joxepa'k artu dau paper berde ori.

Zabaldu suteko burdiña tapie, gori-gorixe, umien praka-alkondarak siketzen daukena, bero-berotasunaz, eta sartu dau suten diru eder ori.

Joxe'k, mozkorran laiñu ostien, ikusi eran au, diño ulua baten: - Zoratu, zoratu jatzu, Joxepa...? - Ez, ez, Joxe.

Au, diru diabru au jokotik dator.

Eta, gutzet irabazirik ederrena, bedorri sue emonda dator.

Onako dirurik eztot nai.

Bierretik datorrena, diru ederra, naitxe txikixaue eta urrixaue izen, ori bai Joxe.

Zeutzet, neutzet eta oien dagozan gure aingeruentzat, ori, eguneroko bierretik datorren dirue, bai ederra...!.

Negar-malkoz beteta arpegixe, eskuek amantalien kirimillaute, Joxepa dardar-dardar dago negarrez.

Eskatzien negar zotiñean ama; mozkor inkesan aitxe....

Umiek oien, lo, irribarrez, aingeruekiñ amesetan.

Geixa, orraitxiñoik, Joxe ezta juen atzamar txikiñan bier-lekura.

Gorputz guztixaz, izerdi ederraz, lepo-gerriko nekiaz dakar bere diru garbixe etxera, arratsaldeko ordu illuntzien.

Joxe'k, Joxepa'k eta euron iru umiok, gabaz lo, lo poz-pozik egiten dabe.

Gorputzan kantsurie, arimian deskantsue...!.